5-10 urte bitarteko haur bat duzu? Haurrak
idazten ikasteko baliabideak nahi dituzu? Ba hona hemen gure esku-hartzea:
Lehendabizi, eskolaren eta familiaren
arteko aliantza bat ematea garrantzitsua iruditzen zaigula aipatu beharra
daukagu. Etxean, ikasleak eskolan egiten duenaren gaineko informazioa jakin
behar duzue, zuen haurrak zer behar dituen jakiteko eta horrela, etxean zein
atal landu aztertzeko. Beraz, eskola eta zuen arteko komunikazioa egokia izatea
aberasgarria izatea garrantzitsua da.
Honetaz gain, orokorrean idazketa nola
landu eta zeri lehentasuna eman aipatuko dizuegu, behar bakoitzaren aurrean
esku-hartzeko jarduera bat proposatuz. Beraz, umearekin idazketan zer
lantzerako momentuan, galdera hauek egin behar zarete: Entzuten duen moduan
idazten du?, hitzak modu konbentzionalean banatzen ditu?, letra bakoitza
ulergarri dago?, alfabetoaren proban ez daki ordena?, kodeatze ortografikoan
ortografia arbitrarioa menperatzen du?, letraren erdigunea erregularra da?,
hitzen arteko espazioak erregularrak dira?, letren arteko loturak ulergarri
daude?, besteek baino geldiago idazten du? eta eroso idazten du?. Beraz,
idazketan lehentasuna eman behar zaien atalak hauek dira.
Gida deskargatzeko eskaneatu QR kodea:
Jarduera bakoitzean sartu aurretik,
helburu orokor bat eta espezifiko batzuk zehaztuko ditugu. Ondoren, jarduera
bakoitzaren barruan ariketa horretan landuko den/diren helburu espezifikoak
zeintzuk izango diren zehaztuko dugu. Hona hemen helburuak:
Helburu orokorra:
- Haurrak idazten ikasten laguntzea.
Helburu espezifikoak:
- Umeak entzuten den moduan idaztea.
- Umeak hitzak modu konbentzionalean banatzea.
- Umearen letra bakoitza ulergarri izatea.
- Umeak alfabetoaren proban ordena jakitea.
- Umeak kodeatze ortografikoan, ortografia arbitrarioa menperatzea.
- Umeek erdigunea erregularra izatea.
- Umearen hitzen arteko espazioak erregularrak izatea.
- Umeen letren arteko loturak ulergarri izatea.
- Umeak eroso idaztea.