Aurkezpena

Nagore Ibarlucea, Irune Muxika eta Maitane Ortube EHUko Pedagogia graduko ikasleak gara. Lan honen bidez haurrak idazten ikasteko gurasoentzako gida bat osatu dugu. Ondoren, haurrek idazmenenean zailtasunak izaten dituzten esparru desberdinak identifikatzera zuzendu gara (eskola bateko beharrak aztertuz) eta gure esku-hartzearen jarduerak honi zuzenduta egonez.

Amaitzeko, nahiko genuke jarduerak erabili ondoren, blogg-aren amaieran agertzen den galdetegia erantzutea jarduerak hobetzeko asmoz. Eskerrik asko!

*Momentuz lanean gabiltza blogger-arekin, barkatu eragozpenak.





viernes, 15 de noviembre de 2019

SARRERA

5-10 urte bitarteko haur bat duzu? Haurrak idazten ikasteko baliabideak nahi dituzu? Ba hona hemen gure esku-hartzea:

Lehendabizi, eskolaren eta familiaren arteko aliantza bat ematea garrantzitsua iruditzen zaigula aipatu beharra daukagu. Etxean, ikasleak eskolan egiten duenaren gaineko informazioa jakin behar duzue, zuen haurrak zer behar dituen jakiteko eta horrela, etxean zein atal landu aztertzeko. Beraz, eskola eta zuen arteko komunikazioa egokia izatea aberasgarria izatea garrantzitsua da. 

Honetaz gain, orokorrean idazketa nola landu eta zeri lehentasuna eman aipatuko dizuegu, behar bakoitzaren aurrean esku-hartzeko jarduera bat proposatuz. Beraz, umearekin idazketan zer lantzerako momentuan, galdera hauek egin behar zarete: Entzuten duen moduan idazten du?, hitzak modu  konbentzionalean banatzen ditu?, letra bakoitza ulergarri dago?, alfabetoaren proban ez daki ordena?, kodeatze ortografikoan ortografia arbitrarioa menperatzen du?, letraren erdigunea erregularra da?, hitzen arteko espazioak erregularrak dira?, letren arteko loturak ulergarri daude?, besteek baino geldiago idazten du? eta eroso idazten du?. Beraz, idazketan lehentasuna eman behar zaien atalak hauek dira. 

Gida deskargatzeko eskaneatu QR kodea:
Generador de Códigos QR Codes
Jarduera bakoitzean sartu aurretik, helburu orokor bat eta espezifiko batzuk zehaztuko ditugu. Ondoren, jarduera bakoitzaren barruan ariketa horretan landuko den/diren helburu espezifikoak zeintzuk izango diren zehaztuko dugu. Hona hemen helburuak:


Helburu orokorra: 
  • Haurrak idazten ikasten laguntzea.

Helburu espezifikoak:
  • Umeak entzuten den moduan idaztea.
  • Umeak hitzak modu konbentzionalean banatzea.
  • Umearen letra bakoitza ulergarri izatea.
  • Umeak alfabetoaren proban ordena jakitea.
  • Umeak kodeatze ortografikoan, ortografia arbitrarioa menperatzea.
  • Umeek erdigunea erregularra izatea.
  • Umearen hitzen arteko espazioak erregularrak izatea.
  • Umeen letren arteko loturak ulergarri izatea.
  • Umeak eroso idaztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario