Aurkezpena

Nagore Ibarlucea, Irune Muxika eta Maitane Ortube EHUko Pedagogia graduko ikasleak gara. Lan honen bidez haurrak idazten ikasteko gurasoentzako gida bat osatu dugu. Ondoren, haurrek idazmenenean zailtasunak izaten dituzten esparru desberdinak identifikatzera zuzendu gara (eskola bateko beharrak aztertuz) eta gure esku-hartzearen jarduerak honi zuzenduta egonez.

Amaitzeko, nahiko genuke jarduerak erabili ondoren, blogg-aren amaieran agertzen den galdetegia erantzutea jarduerak hobetzeko asmoz. Eskerrik asko!

*Momentuz lanean gabiltza blogger-arekin, barkatu eragozpenak.





viernes, 15 de noviembre de 2019

7. SAIOA: Letren arteko loturak ulergarri daude?

Jarduera:

Haurren letren arteko loturak ulergarri izatea lortu nahi dugu eta beraz, loturak nola egiten dituen behatu behar duzue. Horretarako, lehenengo hitz batzuk diktatzea komenigarria da eta ondoren, metodologia atalean txertatutako fitxak osatzea. Letra zailenak borobil forma dutenak direnez, hala nola, o, g, a, b, d… fitxaren lehenengo jarduera olatuak irudikatzearena horri zuzenduta dago. Eta bigarren jarduera aldiz, e eta l hizkien loturari.





  • Diktaketa hitzak: Lagunak, adina, ametsa...
  • Fitxa: Letren arteko loturak ulergarri egiten ikasteko fitxa ondorengo link-ean aurkituko duzue:





Gutxi gora behera, ordu bete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario