Aurkezpena

Nagore Ibarlucea, Irune Muxika eta Maitane Ortube EHUko Pedagogia graduko ikasleak gara. Lan honen bidez haurrak idazten ikasteko gurasoentzako gida bat osatu dugu. Ondoren, haurrek idazmenenean zailtasunak izaten dituzten esparru desberdinak identifikatzera zuzendu gara (eskola bateko beharrak aztertuz) eta gure esku-hartzearen jarduerak honi zuzenduta egonez.

Amaitzeko, nahiko genuke jarduerak erabili ondoren, blogg-aren amaieran agertzen den galdetegia erantzutea jarduerak hobetzeko asmoz. Eskerrik asko!

*Momentuz lanean gabiltza blogger-arekin, barkatu eragozpenak.





viernes, 15 de noviembre de 2019

1. SAIOA: Entzuten duen moduan idazten du?

JARDUERA:


Jarduera honekin, umeak entzuten duen moduan idaztea ahalbideratuko dugu. Scratch aplikazioaren bitartez joko bat sortu dugu. Guztira hamar galdera daude, eta mota desberdinetakoak dira, baina guztiak haurrak entzuten duen moduan idaztea helburu dute. Horietako ariketa batzuetan, hitz bat agertzen da eta ondoren aurretik ikusitako hitza zein izan den galdetzen da. Beste batzuetan berriz, hitz bat agertzen da eta ondoren hitzan hizki bat kentzen da eta umeak ze hizki den esan behar du. Eta azken honetan, ezabatzen den hitza hasieran lehenengoa da, gero erdiko bat eta bukaeran, amaierako bat.

  • Jarduera hau Scratch aplikazioan sortu dugu eta beraz, jokoa link honetan aurkituko duzue:




Gutxi gora behera 15 minutu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario