Aurkezpena

Nagore Ibarlucea, Irune Muxika eta Maitane Ortube EHUko Pedagogia graduko ikasleak gara. Lan honen bidez haurrak idazten ikasteko gurasoentzako gida bat osatu dugu. Ondoren, haurrek idazmenenean zailtasunak izaten dituzten esparru desberdinak identifikatzera zuzendu gara (eskola bateko beharrak aztertuz) eta gure esku-hartzearen jarduerak honi zuzenduta egonez.

Amaitzeko, nahiko genuke jarduerak erabili ondoren, blogg-aren amaieran agertzen den galdetegia erantzutea jarduerak hobetzeko asmoz. Eskerrik asko!

*Momentuz lanean gabiltza blogger-arekin, barkatu eragozpenak.





viernes, 15 de noviembre de 2019

4. SAIOA: Kodeatze ortografikoa (ortografia arbitrarioa)

JARDUERA:


Saio honetan, bi gauza desberdin landuko ditugu eta honetara, jarduera desberdinetan
oinarrituko gara. Batetik, haurrak “r” gogorra menderatzen duen aztertuko da. Gaitasun
hau ikusi ahal izateko, scratch-ean jolas bat eratu dugu eta honekin, umearen “r”
gogorraren erabilera nolakoa den ikusi ahal izango da. Jolasean hainbat hitz agertuko
dira, eta hitz horrek R bakarra duen edo R bikoitza duen galdetuko da eta haritik,
erantzun egokia klikatu behar da. Ariketa honetan ordenagailuaren teklatua erabili beharrean,
makei-makei jolasa erabili daiteke. Jolasaren kableak ordenagailura konektatu (jolasaren
instrukzioak jarraitu) eta bi plaka egongo dira, bata klikatu ezkero R bakarra izango
da eta bestea aldiz, R bikoitza.


Bestetik, TS, TZ eta TX duten hitzetan zentratuko gara. Honetarako, bi
jarduera desberdin proposatzen dizkizuegu, batetik, gurutzegrama bat eta bestetik,
fitxa batzuk. Gurutzegramari dagokionez, hamar definizio ezarrita daude eta
umeak izenak gurutzegraman idatzi behar ditu. Honetarako, hitzaren letra kopurua eta
lauki kopurua berdina izan behar da eta hitz guztiek bat etorri behar dute. Fitxei
zuzenduz, umeek beraien egunerokoan erabiltzen dituzten hiru hitz zerrenda prestatu
ditugu eta hitz bakoitzak bere irudia du (lagungarri bezala). Lehenengo fitxak TS
duten hitzak dira, bigarrenak TZ eta hirugarrenak aldiz, TX hitzak dituena.
Fitxa hauek beraiek erabiltzen dituzten hitzak nola idazten diren ohartarazteko dira

*MakeyMakey-rekin konpatiblea da.







  • Gurutzegrama. Paperean egin beharreko ariketa bat da. Eta hurrengo link-ean sartuz gero,bertan topatuko duzue:



  • Fitxak. Paperean egin beharreko ariketa bat da. Eta hurrengo link-ean sartuz gero, bertan topatuko duzue:

Gutxi gorabehera, ordu bete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario